2020(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

Sare sozialak_Tarea 5.1.- Berriak aztertzen, datuak biltzen eta artikuluak idazten

Aukeratutako egunkaria El Diario Vasco-ren abenduak 18ko alea izan da. Bai idatzizko edizioan, bai digitalean, berrien portzentai handiena koronabirusa den ardatzaren inguruan dabiltza biraka. Batzuetan hezkuntza aldetik (Fin a un año escolar lleno de lecciones), jada bertan ditugun Gabonengatik ("solo los de casa en Navidad") edo txertoaren gaiean (Euskadi comienza la formación de las enfermeras al adelantarse la vacuna), azal guztien protagonista dugu.

Azaleko berri printzipalena, erizainen formazioaren azkartzearena, bertsio digitalean copypaste moduan aurki dezakegu. Egunkariaren egileek eguneko berri garrantzitsuena dela deriotzote, eta publiko digitalak aldiz 7. postuan kokatzen du.

Aztertutako sare soziala Twitter izan da. Bertan egunkariak azal fisikoaren irudia partekatu du goizean goiz. Eta oraindik eta goizago, 7ak jo gabe zaudenik oraindik, publikatu du azaleko berri garrantzitsuena. Berriro ere copypaste teknikari eutsita ez soilik, gainera modu nahiko sinple eta ez oso deigarrian partekatu da. Adibidez, ez dago traolarik (mugikorretik begiratuta argazki bat ageri zait, ordenagailutik ez, konexioaren gauzak agian). Berria ez da berriro elkarbanatu sare sozial honetan egun osoan zehar.

Egunkari digitalean berriz lehen planoan aurkitu daitekeen berria eta gainera, irakurleek gehien irakurri dutena honakoa da.

 

Berri hau, arratsaldean publikatu da, paperezko alea atera eta ordu askotara. Aro digitalak ekarri digun bat-bateko informazioa da honakoa. Goizean, paperean, ez zen erabaki garbirik oraindik, arratsaldeko 4etan bai ordea.

Martxoan mundua geldiarazi zuen birusak monopolizatu du gure bizitza 2020 honetan eta noski, honekin batera, egunkari ezberdinen azal eta barrenak. Beste urte edo garaiekin alderatuz, inoiz baino biziagoa dagoela esan dezakegu komunikazio zientifikoa, informazio bolumenari eman zaion garrantziari erreparatuko bagenio soilik. Ez dakit ordea baieztapen hau guztiz egiazkoa ote den, zientziaz hitzegiten da? Bai. Zientziaz egoki hitzegiten da? Hor dago koxka.

Zientziaz jarduten duen berri baten bila gabiltza, seguruaski aktualitatearen atalean aurkituko dugu gaur egun, baita webguneko irakurrienen artean, koronabirusaren eskutik badoa.

 

Kostata baina aurkitu dut eduki zientifikoko berri bat edizio digitalean eta dagokion txioa Twitterren. Berria Diario Vasco-ren Teknologia (Innova +) atalean kokatzen da. Bertara iristea ez da lan erraza. Nire kasuan, Twitterreko kontua kuxkuxeatzen nabilela aurkitu izan ahal dut atal hau. Webguneko menuan ez da agertzen.

  

Txioa berriro ere artikuluaren errepikapena da, inongo traolaren erabilerarik gabe eta behin bakarrik bidalia. 

Hausnarketa moduan, eta egun honen inguruan egindako azterketara mugatuta, egunkari honen gestio digitala (eta sare sozialena bereziki) guztiz automata, planoa eta landu gabekoa dela esango nuke. Ez dira aztertu publikoa, plataformek eskatzen dituzten enfoke desberdinak edo irakurle gehiagotara iristeko baliabideak. Hutsune hauek txioen engagment-ean ikus daitezke, batik bat. Irakurleari ez zaio txio hauek partekartzeko edo iruzkintzeko nahia sortzen.

Beste alde batteik, berri zientifikoen gaia dugu. Eskasak dira bolumenean koronabirusaren gaitik at eta gainera ezkutatuta aurkitzen dira sarean zehar, irakurleetatik ihes.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Pintarse la cara color esperanza

El greenwashing es una práctica o forma de marketing verde destinada a crear una imagen engañosa de responsabilidad ecológica. Las ONG utili...