2020(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Epistemología eta kultura zientifikoa_8. jarduera.- Azalpena eta iruzkina

Ariketa honetarako aukeratutako artikulua UCS-i (United Concerned Scientist) dagokio eta bere blogean publikatu zen irailaren 11an. Egilea Estatu Batuetako Maine eskualdean, arrantzale sektoreko enpresa baten jabe da eta testuan zehar pandemi garaietan sektorean izandako arazoez mintzatzen da. Konkretuki, arraina prozesatzen duten langileen problematikan.

Oinarrizko zerbitzutzat sailkatu da sektorea pandemian eta Estatu Batuetako kostaldeko herrien arima izan da urte luzez. Arrantzale rola oso maskulinizatua badago ere, behin jasotako arraina prozesatuko duten langileen %80-90 emakumezkoa dela adierazten du artikuluak. Hauetatik portzentai handi bat etorkinak izanik.

Artikuluaren egilea bere posizio pribilegiatuz mintzatzen da, berak aseta dituen oinarrizko eskubideak (ura, janaria, osasun zerbitzuak edo etxebizitza) langile hauentzat ez dira hain eskuragarriak. Lanaldi luzeak, lan-indarra edo karga handiak, etxebizitza elkarbanatuak... Koronabirusaz kutsatzeko aukerak hareagotzen dituzten faktoreak dira hauek.

Amaitzeko, produktu lokalak eta komertzio txikiak bultzatzea garrantzitsua dela azpimarratzen du, baita ordea bertako langileen lan-baldintzengatik borrokan ari diren antolakundeei ere. 

Interesgarria iruditu zait artikuluaren gai nagusia eta bereziki egilearen ikuspuntua. Dagoeneko baldintza eskasetan lanean jardun ohi dutenen egoera, oraindik eta ezegonkorragoa bihurtu da pandemian. Koronabirusak latz jo ditu baztar hauek eta honen arrazoien bila hasteko, problematikaren erroraino joan behar gara. Aurretik aipatutako oinarrizko eskubideen artean enplegua ere sartzen den momentuan, enplegu honen baldintzak ere sartzen dira. Lanaldiak, soldatak, seguruak eta segurtasun neurriak. Bai koronabirusaren aurrean, bai edozein motatako arrisku edo istripuren aurrean. Artikulu honetan arazo sozialetaz mintzatzen da, gizartea eta zientzia eskutik eramanez horrela.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Pintarse la cara color esperanza

El greenwashing es una práctica o forma de marketing verde destinada a crear una imagen engañosa de responsabilidad ecológica. Las ONG utili...