2020(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Epistemologia eta kultura zientifikoa_7. jarduera.- Konparaziozko testua

Snow-ren Bi Kulturak lanean, banaketa bat planteatzen da zientzia eta hizkien munduen artean. Bakoitzak bere arloa du, bere ezagutzak eta bere mugak, eta batez ere, ez da beste munduarekin eskuhartzerik ematen. Bi kultura hauen arteko komunikazio eza aipatzen digu testuan maiz, arazoaren gako moduan. Komunikazio falta hau arriskutsua dela ere seinalatzen du eta gainditzeko hirugarren kultura bat izendatzen du.

Planteatzen den hirugarren kulturaren helburua, bere hizkuntza propioa erabiliz kultura zientifikoa ulertzea eta ondoren jakintza hau ikuspegi egokiarerekin garraiatzea da publiko orokorrera. Horretarako, hirugarren kultura osatzen duen familiak heterogeneoa badirudi ere hasiera batean, (soziologo, demografo, mediku...) guztien erroa berbera da: gizakia nola bizi den edo zein den da euren interes nagusia.

Brockman-en testuan hirugarren kultura, zientzialari eta pentsatzaile enpirikoek osatzen dutela dio. Hauek, beraien lanen bidez nor edo zer garen mahaigaineratzen dute. Hirugarren kulturaren beharrak filosofia berri bat eraiki duela ere gehitzen du, konplexutasunaren ulerkuntzan oinarrituta.

Snow-ren lanari erreferentzia ugari egiten dizkio eta berak hirugarren kulturarentzat eman zuen definizioa partekatzen badu ere, urteen poderioz eman dena aurreikusi zena ez dela dio. Brockman-en hitzetan, euren buruari "intelektual" adjetiboa atxitu dioten literarioek ,zientzialariekin komunikatu gabe jarraitzen dute. Eta azken hauek dira hirugarren kulturaren lana burutzen dutenak, publiko zabalarekin komunikatuz. Jakintza zientifikoa zerbait unibertsala eta publikoa bilakatuz.

Honekin batera, Snow-k lehendik aipatutako intelektual hitzari ematen dio bere tartea. Literarioek bere buruari adierazteko erabili izan badute ere, intelektualaren zereginetan dator komunikazioa. Pertsona intelektuala ez da soilik asko dakiena, baizik eta baita ere belaunaldi baten pentsakera modela dezakeena. "Hirugarren kulturako pentsalariak dira intelektual publiko berriak" dio Brockman-ek.

Azkenik, komunitate zientifikoaren harrokeriari egiten dio aipua. Badelako zientzialari ez denari mespretxuz begiratzeko korronte bat, non arrotz ikusten den dibulgatzailearen irudia. Azken hauen lana edonork ulertuko dituen terminoen erabileraz zientziaren trapu zaharrak kaleratzea dela baitiote.

Laburbiltzeko, Brockman Snow-k finkatutako kontzeptu ezberdinetan mugitzen da urte batzuk pasa ondoren. Bigarren lan hau idatzi zenerako, zientzia, zientzialarien eskuetara soilik mugatzen den arloa denaren pentsaera aldatuz doa eta gerturatze bat jaso dela komunitate zientifikoaren aldetik kultura literariora, hirugarren kulturaren lehen pausuak emanez.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Pintarse la cara color esperanza

El greenwashing es una práctica o forma de marketing verde destinada a crear una imagen engañosa de responsabilidad ecológica. Las ONG utili...