2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Epistemología y cultura científica_Tarea 4b.- Redacción de opinión

 Hausnarketa honetan gai baten inguruko ikuspegiaren polarizazioa ea gai horren inguruan barneratutako ezagutza mailarekin alderatu daitekeen planteatu nahi da. Honetarako bi berdintza planteatu ditu ariketak:

  • Kultura zientifikoaren (alfabetizazio) gorakada = zientziarekiko ikuspegi positiboaren gorakada.

Alde batetik, zientziarekiko dagoen arroztasunaren atzetik dagoen arrazoi nagusienetako bat ezjakintasuna dela esatera ausartuko nitzateke. Komunikazioa zientifikoa deitzen diogun zubi hori falta da gizarte eta zientziaren artean, batzuetan belarririk ez delako aurkitu zientziataz hitzegin denean eta bestetan ez delako biderik hoberena aurkitu edo aukeratu gizartearen entzumeneratara iritsi ahal izateko.

Gabezi hauek kontutan hartuta lehenengo berdintza egia dela esango nuke, zientziaren inguruan ezagutza zabalagoa duen herritarren artean zientziaren aldeko norbanakoen kopuruak ere gora egingo lukeela baieztatuz. Prozesu honetan, zientzia plazaratuz, estigma ugari haustea lortuko litzatekeelako. Interesgarria litzateke honekin batera herritarren partehartzea zer den definitzea. Partehartze hitzak, gizartea entzule soil edo pasibo moduan ez duelako sailkatzen, baizik eta bi norabideetan doan harremana bultzatu nahi du. Prozesu honek sokaren bi muturren arteko tentsioak ahulduko lituzke. 

 

 

  • Zientziarekiko jarrera negatiboa = ezjakintasuna, kultura zientifikoaren gabezia

Aldiz, bigarren berditzarekin nire zalantzak ditut. Zientziarekiko jarrera negatiboaren atzean, kasu askotan, ezjakintasuna dago? Bai, gorago adierazi dudan moduan, horrela dela esango nuke. Jarrera hau dutenen posizionamendua ezjakintasun horri soilik dagokio? Ez.

Garrantzitsua da horregatik aurretik irakasgai honetan landu dugun kontzeptu bat berriro mahai gainean jartzea: gai baten inguruan iritzi kritiko bat egituratu aurretik zertaz hitzegiten ari garen jakin beharrarena. Bai bioetikaren kasuan, bai energia nuklearraren kasuan eta bai noski zientziaren inguruan, bere osotasunean. Lehenik informazioa bildu, biltegiratu, sailkatu eta landu egingo da, ondoren, gure diskurtsoa osatuko dugu.

Osatutako hausnarketa hori balantzaren zein aldetan kokatuko den dagoeneko beste istorioa bat da, eta hau horrela ikusita bigarren berdintza guztiz egiazkoa denik ezingo nuke esan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Pintarse la cara color esperanza

El greenwashing es una práctica o forma de marketing verde destinada a crear una imagen engañosa de responsabilidad ecológica. Las ONG utili...