2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

Epistemologia eta kultura zientifikoa. 5.jarduera.

Jarraian Marta Lazaroren tesian kultura zientifikoarekin lotzen diren kontzeptu ezberdinak identifikatu eta azaltzen saiatu naiz.

 Lehenik, testuan sarritan errepikatzen den kontzeptua alfabetizazio zientifikoa da. Hau honela definitu dezakegu: jendarteak dakiena edo ulertzen duena zientziaren arloko ideia eta kontzeptuen inguruan. Kulto bezalako adjetiboak atxiki ohi dira ezagutza esparruetan murgildu ohi direnei. Egin nahi den informazio transmisio honen helburua pentsatu eta arrazonatuko duen publiko bat eraikitzea baita ere, bada koxka bat hor tartean: ezagutza maila ezberdinak daude zientziaren komunitatearen barnean eta kanpoan.

Tamalez, eta testuak dion bezala, harreman konplexua da zientzia eta gizartearen artekoa. Bada ordea erlazio honek izan beharreko ezaugarri bat: Norabide bikoitza. Kultura zientifikoaren prozesua bi norabideetako lana da, zientziaren eta gizartearen artean. Publiko aktiboa behar da, ez du entzule rola soilik hartzen. Partehartze kontzeptuaren eskutik doa azkeneko hau. Noski, norabidea bikoitza den unetik, erantzukizuna ere partekartua litzateke, bakoitzak bere esparruan, baina pisu guztia alde bakarrera erori gabe. Norabide bikoitza ahalbidetzeko difusio eta ezaguteratzetik at doazen dinamika berriak landu behar dira jendartea estimulatu ahal izateko. Estimulu hauek modu formal edo informalak izan daitezke. Horretarako, adibidez, S. Miller-ek inklusiboak diren hizketaldi eta debateak proposatzen ditu. 

Sjøberg-en hitzetan, zientziak mitoak eta usteak egiaztagarriak diren egiekin ordezkatu dituela pentsatu nahi da, sineskeria eta aurreiritzien lekuak ezagutza zientifiko eta gogoeta arrazioalak hartuko dituelakoan.

Zientziaren oinarrizko ezaugarriak objetiboa, egiaztagarria eta neutrala dira eta kultura zientifikoa edukien eta metodoen ulerkuntzan datza. Godin & Gringras-entzat kulturizazioa eman dadin, adituen taldearekin kontaktu zuzena izatea da funtsezkoena.

Tradizionalki egin den norabide bakarreko transmisioaren ondorioz, kognitiboki gabeziak dituen publiko baten aurrean egin du tupust kultura zientifikoak. XIX.mendetik aurrera ahalegin ezberdinak egin dira ahozko, idatzizko eta multimediazko hedapenaren bidez.

Garrantzitsua da baita ere, zientziaren aldetik komukinatzen denaren gainean begirada jartzea, dibulgatzaile profila aztertuz. Nor izango da? Zeinen eskutan dago lan hau? Uste dena baino esparru handiagoa hartzen du, kazetarietatik instituzioetaraino.

Gizartearen kultura zientifiko maila neurtu ahal izateko erabiltzen dira adierazle ezberdinak (inkestak, azterketak..). Hauen parametroak eta helburuak ere kultura zientifikoaren inguruan dauden kontzeptualizazio ezberdinetara moldatzen dira. Interesgarria iruditu zait atal honetan Godin & Gringras-ek azaldutako modeloek dimentsio kolektiboki soilik ez, indibiduala ere integratu izana adierazleak definitzerako orduan. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Pintarse la cara color esperanza

El greenwashing es una práctica o forma de marketing verde destinada a crear una imagen engañosa de responsabilidad ecológica. Las ONG utili...