Esaldi bat azpimarratzekotan, ondorioetan ageri den lehen esaldia aipatu nahiko nuke. Funtsean, irakasgai honetan ageritako lehen irakurgaiaren laburpen bat dela esango nuke: Sarritan edo ia gehienetan, gizakion akats nagusienetako bat jakin gabe hitzegitea izan ohi da. Batzuetan handikan zerbait entzun dugulako edo gizarte korronteak beste aldera eramaten gaituelako (iritzi bat nagusitzen edo asko errepikatzen delako gai konkretu baten inguruan, adibidez) berriro betiko harrian erori ohi gara: prozesatu gabeko hitzak ahotik edo behatzetatik bota ohi ditugu. Iritzia osatzeko oinarria ezagutzan dago. Eta ondoren sortuko dira eztabaida eta posizionamendu etikoak. Baina uneoro jakinda zertaz hitzegiten ari garen.
Bereziki gustatu zait testuaren egitura, ezagutza orokor batetik abiatuz landu baitu gaia. Kontzeptu orokorrenetatik espezifikoenetara modu argi eta zehatz batean mugitu da.
Irakurgai konkretu honek ildo honetako gai polemikoetako bati eusten dio, bioetika eta genetikaren harremanari. Interesgarria litzateke hainbeste eztabaidatu diren beste gai batzuk ere jorratzea, energia nuklearrena adibidez. Horrela, oinarrizko ezagutzetatik hasita, prozesua, onurak eta noski ondorioak ere barneratuta, fundamentuzko iritzi bat osatu eta eztabaidetan parte hartu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina