2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Queen-ekin abesten, dantzan eta margotzen.


"You gave them all those old time stars
Through wars of worlds invaded by mars
You made 'em laugh, you made 'em cry
You made us feel like we could fly"
 
Radio Gaga. Queen.

 


Queen musika talde kontzeptutik at dagoen zerbait dela nahiko nabarmena da dagoeneko. Goiko kantak bezelakoak gordetzen dituen diskografia bikainarekin alde batetik eta  bere heriotzatik urte batzuk pasa badira ere (joan den asteartean 29, zehazki) Freddie Mercury-ren mitoa izanik beste alde batetik, Queen-ek musikaren historian bere lerroak idatzita utzi ditu. 

Proiektua osatzen duten hiru abestietatik nire aukera Bohemian Rapsody izanda, askoren ahotan inoiz izan den kanturik hoberena.


 

Etiketaren pisua izan liteke biralizazioaren arrazoietako bat. Kalitateak ere laguntzen du noski baina ezin dugu alde batera utzi kanta honek izan duen ospe ona bere zabalkuntzan. Bere egunean transgesore izan zena gaur egun ia kultoko musika bihurtu da.

Jarraitzaileen bideoan jatorri eta adin ezberdinetako jendea ikus dezakegu, taldearen eta kantaren ospeak mugak guztiak pasa dituen seinale. Proiektuan bere alea jartzea nahi izan dutenen portzentai handi batek ez zuen Queen ezagutu. Ahoz ahokoak, gurasoen eta senitartekoen influentziak eta musikaren barnean taldeak irabazi zuen errespetuak bere lanak egin ditu.


 

Partehartzaileek musikarekiko zaletasuna elkarbanatzen dute. Honez gain, Bohemian Rapsody hain abesti borobila eta zabala izanik, musika tresna, estilo eta ahots mordoxka
bati irekitzen dizkio ateak.

Bideoa prestatu eta bidaltzearen atzean bada noski, nagusiki, taldeari omenaldi bat egiteko intentzioa. Baita ordea komunitate kontzeptua, elkarlan sentimendua, maila eta proiekzio honetako zerbait lehen pertsonan bizi ahal izatea. Badakizu kalitatezko emaitza bat izango duela eta zu horren erantzuleetako bat izan zarela.

Urtez urte taldearen eta abeslariaren mitifikazioaren oinarri izan da informazio elkarbanaketa. Ahoz ahokoan, komunikabide tradizional eta ez tradizionaletan, musika irakasgaietan, kulturaren beste arloetan, (telesail, film, arte plastiko...) merchandising-ean... 

Webgune ofizialean taldearekin sortarazten dizkigun oroitzapenak partekatzeko atal bat dago gaur egun, beste hainbeste proiekturen artean. 2020ean ere Queen-en legatuak gure artean darrai.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Pintarse la cara color esperanza

El greenwashing es una práctica o forma de marketing verde destinada a crear una imagen engañosa de responsabilidad ecológica. Las ONG utili...