2020(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Epistemología y cultura científica_Tarea 2.- Redacción texto ciencia

 

Zientziarekiko dudan bat-bateko ikuspuntua honako hitzekin deskribatuko nuke: miresmena, arrotza eta egia. Hitzak banan banan azaldu nahian nire hausnarketa atal ezberdinetan banatu nahi izan dut.


Miresmenaren arlora, hazten eta hezten joan heinean zientziarekin izandako hartu emanen aurretiko ikuspuntu idealizatu bat izan daitekeela uste dut. Zaila eta ia beste maila edo kategori bateko eremua dirudi zientziak askotan. Gutxi batzuen eskuetan gainezka egiten duen jakintasuna. Gizarte estrukturak hala erakutsi edo materia berak piztu didan interesa dela eta, zientzia eta zientzialariekiko izandako boteprontoko sentimentua mirespena dela esango nuke. Honi lotzen zaio kanpo-begirale moduan sortu ohi zitzaidan galdera sorta: zer dute zientzialariek hain berezia? Zergatik dira beraiek gai horren zailak diren gauzak ulertzeko? Eta zergatik ni ez?


Urteak aurrera egin ahala eta zientziaren arloan lehen pausuak eman ditudan bitartean zientziaren komunitatea ezagutu ahal izan dut. Topikoetan erori nahi gabe, egia da gero eta gehiago jakin edo ezagutu (nahiz eta “gehiago” hori oso esparru mugatua izan) gero eta galdera edo zalantza gehiago sortarazi dizkidala zientziak. Miresmena eta arroztasuna txanpon bereko bi aurpegi direla sentitu ohi dut, eskutik doaz ia. Gizakiaren ezagutzatik at dagoen ezagutza esparruarenganako bi sentipenak nahasten zaizkit.


Eta azkenik egia, epistemologia gaiaren arloari gehien gerturatzen zaion hitza edo kontzeptua litzateke hiruretatik, baina maila txikiagoan edo handiagoan lotuta daudela esango nuke. “Hau horrela da eta listo”. Ez dago beste galderarik, ez dago beste zalantzarik. Zientziak baieztatu eta batzuetan sententziatu egiten ote du? Zer da egia? Zientziaren eskuetan ote dago egia absolutua? Egi, gezur eta justifikazioen bila irakasgaiak ukitu nahi dituen beste paradigma batzuetara jo beharko dugu. Zientziaren "zuzentasun"etik at beste larreak esploratu, filosofiaren putzura salto egin, bi munduen mugeten balantzaka ibili.


Hauexe da, zientzia hitz/kontzeptu/munduari eskaintzen diodan hitz-jarioa.


Kari Alberdi Etxabe

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Pintarse la cara color esperanza

El greenwashing es una práctica o forma de marketing verde destinada a crear una imagen engañosa de responsabilidad ecológica. Las ONG utili...