2021(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

Zientziaren Filosofiaren Sarrera - 3. jarduera

Kuhn-en elementu nagusienetako bat zientziaren egituratzea da. Berak egituraketa hau komunitate zientifikoko kideek zuzendua eta osatua izango dela aldarrikatzen du, kanpo eragileetatik (gobernu edo enpresak, adibidez) at. 


Egia da hasiera batean, papelean, egituraketa honek logikoa dirudiela eta ikuspuntu interesgarri bat litzakeela baina niri hainbat galdera datozkit burura: gizarte baten osotasunean hau posible da? Zein dira Kuhn-ek izendatzen duen komunitate zientifikoaren mugak?


Lehenik eta behin, aldarrikatzen den autonomia horren atal ezberdinak aztertu beharko lirateke: zientziaren egina zientzialarien eskutan badago ere ezin da ahaztu zientzia aurrera eramateko diru iturriak nondik datozen gaur egun eta honen kudeaketaren erabakia zeinen eskutan dagoen. Kudeaketa honetan eta zientziatik kanpo dauden eragileen interes desberdinetan egongo litzateke beraz koxka.


Zientziaren autonomia zein mailataraino litzateke errealitatea edo utopia, beraz? Zientziaren egina edo adibidez, ikerketa lerroen erabakia benetan komunitate zientifikoaren erabaki autonomoa litzateke? Nire zalantzak ditut. 


Erabakia adituen eskuetan soilik egotea ere egokiena litzateke? Honen barnean, alde batetik, idealena zientziaren autonomia utopiko hori dela ulertzen badugu (enpresa edo gobernuen eraginekin kanpo), bizi garen egora sozial edo marko historikoak ere bere pisua izan beharko lukela deritzot. 


Hau guztia errazago azaltzeko gaur egun bizi dugun osasun krisia aipatu nahiko nuke. Komunitate zientifikoak egoera sozial bati erantzuna eman behar izan dio baina ez du noski modu autonomo batean jokatu, kanpo eragileen interferentzia dela eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Pintarse la cara color esperanza

El greenwashing es una práctica o forma de marketing verde destinada a crear una imagen engañosa de responsabilidad ecológica. Las ONG utili...