Zientziaren nire definizio propioa errealitatearen inguruan etengabe galderak egitea eta ahal denean erantzunak ematea izanik, hasiera batean errealismoaren joerarekin guztiz bat egingo nuke.
Massimi-ren hitzetan zientziaren helburua ez da egia, baizik bere eginbeharra, konpromesu mota bat. Gainera, gure ezagutza zientifikoa testuinguru historiko eta kultural batean kokatzen du.
Perspektibak errealismoari ematen dion ukitu berria da termino honen gauza deigarriena. Zientziaren heterogeneotasuna eta ondorioz, pluraltasuna aldarrikatzen dira. Eta hau errealismoarekin bateragarria dela erakusten du.
Etorkizun baterako zientzia kontzeptuaren lanketa konplexurako bide interesgarri bat izan daiteke beraz perspektibismo errealista.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina